ingiru gara

Esperientzia duen taldea gara, gure etxebizitzen promozioetan kalitate gorena eta kudeaketa ezin hobea kostu hoberenean ziurtatzeko.
Ingiru 2002. urtean sortzen da Salvador e Iriarte arkitektura estudiotik egiten diren proiektuen kudeaketa beharrak aprobetxatzeko. Horrez geroztik, Ingirun etxebizitzen birgaitze eta promozio proiektuei aurre egin diegu, baita obra berrien kooperatibei ere.
David Salvador Bengoechea arkitektoaren zuzendaritzapean arkitekto, sustatzaile, gestore, legelari, finantzario, abokatu, diseinatzailez… osaturiko taldea gara. Gure helburu bakarra dugun bezero bakoitzarentzat etxebizitza ezin hobea eskaintzea da..
Horregatik, prozesu guztia gainbegira eta kontrola dezakegu, orubearen aukeraketatik giltzak eskura emateraino. Edozein egoeraren aurrean erantzuteko gaitasuna duen kontrol zuzena daukagu, prozesu guztian zehar eraginkortasun gorena eta kalitatea bermatzeko.
KOLABORATZAILEAK:

kooperatibetan adituak

Kooperatiba erregimenean dugu konfiantza osoa, gure etxebizitzen eraikitze eta kudeaketaren eredu apropos gisa.

Kalitatea kostaprezioan

Kudeaketa eraginkorrari esker, kostaprezioan kalitate hoberena eskain dezakegulako, beharrezkoak ez diren kostuak aurreztu eta sustatzaileen marjinak saihestuz, inbertsio guztia material, diseinu eta kokapenaren kalitate gorena bermatzera zuzenduz. Beti bizitzen jartzeko moduko azken salneurria eskaintzen dugu, ez dena inoiz gainditzen, eta kasu gehienetan murrizten dena.

Bideragarritasun bermatua

Edozein arrisku saihesten dugulako. Eraikina etxebizitza guztiak salduta daudenean eta banku finantzaketa emanda dagoenean hasten dugu, bideragarritasun osoa bermatuz. Nekez gertatzekoa, baina eraikuntza gelditzen bada, bazkide bakoitzari inbertitu duen kantitate osoa berreskuratzeko uzten dion bermea eskaintzen diogu. Bazkidetako bat elkartetik bertatik aterako balitz, bazkide berri bat agertu bezain laster, inbertitu duen kantitatea berreskuratuko luke.

Zure neurrira egindako etxea

Kostuetan gardentasun osoa exijitzen digulako, prozesu guztian zehar etxebizitza bakoitzaren bazkide-jabeen erabaki kontrola eskainiz; promozioa eta euren etxebizitza bakoitza hein handi batean pertsonalizatzeko baimena emanez

ingiru bermea

8 urteotan soilik 23 promozio arrakastatsu eraiki ditugu.
<iframe src="https://player.vimeo.com/video/214644746?title=0&byline=0&portrait=0" width="425" height="300" frameborder="0" webkitallowfullscreen mozallowfullscreen allowfullscreen></iframe><!-- [et_pb_line_break_holder] --><!-- [et_pb_line_break_holder] --><style type="text/css"><!-- [et_pb_line_break_holder] -->#somos .post-content {<!-- [et_pb_line_break_holder] -->display:none;<!-- [et_pb_line_break_holder] -->}<!-- [et_pb_line_break_holder] --></style>
Gure etxebizitza guztiak diseinu berezia dute, baina beti dira argitsuak, erosoak, banaketa ezin hobearekin eta maila goreneko material zein akaberarekin. Gainera, energia aurrezpena bermatzen dute eta Getxo eta Uribe Kostako leku hoberenetan daude kokatuta.

Gure Bezeroen asebetetzeak gure arrakasta bermatzen du

zerbitzuak

Kooperatibaren legezko funtzionamendurako beharrezkoak diren alor juridiko guztiaz arduratzen gara, prozesuaren bide orotan zehar: eraketa, antolaketa eta likidazioa.

Zerbitzu Teknikoa

Profesional hoberenak kontratatzen ditugu eskaintza onenak bermatzeko: lurzoruaren eskuratzea, eraikingintzaren diseinua eta eraikuntzaren gainbegiratzea; bazkide bakoitzaren aldetik bere etxebizitza pertsonalizatzeko aukera eskainiz

Zerbitzu Juridikoa

Kooperatibaren legezko funtzionamendurako beharrezkoak diren alor juridiko guztiak kudeatzen ditugu, prozesuaren bide orotan zehar: eraketa, antolaketa eta likidazioa.

Kontabilitatea

Kooperatibaren promozioaren fase guztietan kontabilitate kontrola, kontrol administratiboa eta kontrol fiskala. Aurrez aurretiko baliagarritasun azterketatik, finantza baliabideen erdiespenen aholkularitza, etengabeko kostuen kontroleraino.

Zerbitzu Komertziala

Kooperatiba berme guztiekin osatzeko beharrezkoak diren bazkideak bildu, marketin on eta off line-eko zenbait tresnaren diseinu, erabilera eta egunerokotasunaren bitartez.

Kudeaketa Integrala

Kooperatibaren promozioaren fase guztietan kontabilitate kontrola, kontrol administratiboa eta kontrol fiskala. Aurrez aurretiko baliagarritasun azterketatik, finantza baliabideen erdiespenen aholkularitza, etengabeko kostuen kontroleraino..

I+G

Etengabeko ikerketan inbertitzen dugu, edozein alor teknikoan gure prozesu guztiak une oro hobetzeko helburuarekin, punta-puntako material eta arrakasta teknikak erantsiz.

Pin It on Pinterest